Kros BTT

Maiatzaren 31n ospatuko den X Kros-BTT Armentia Ikastola izeneko kirol-jaiari buruzko informazioa helarazi nahi dizuegu. Aurten, jarduera honen hamargarren aldia da eta aurreko urteetan bezala, jende ugari bertaratzea espero dugu. Bertan, zuen seme-alabek eta zuek ere parte hartzeko aukera izango duzue eta bertara hurbiltzeko gonbitea egiten dizuegu. Kirolaz gain euskararekin erlazionaturik dagoen ekitaldia da gurea eta bertan, parte hartu dezakezuen ekintzen artean, ondorengo hauek antolatuko dira:

  • Senior lasterketa: 6,5km (1999.urtea baino lehenago jaiotakoak).

  • Txikitxoen lasterketa: 2010-2015 artean jaiotakoek 200m (gurasoek lagunduta edo nahi duenak bakarrik), 2007-2009 artean jaiotakoak 400m (bakarrik), 2003-2006 artean jaiotakoek 600m.

  • Gazte lasterketa: 3,5km (1999 eta 2002 urteen artean jaiotakoak).

  • Familian egiteko BTT martxa (4,5km).

Goiz osoan zehar, txikitxoek primeran pasatzeko puzgarriak egongo dira eta aurten ere, Gaztedi rugby klubeko partaideak bertan izango ditugu tailer ezberdinak antolatuz, non, nahi duenak, kirol hau probatu, ezagutu eta praktikatzeko aukera izango duen.

Lasterketa honek ez du izaera lehiakorrik, gure helburuak hezigarriak eta partehartzekoak dira, guraso eta seme-alabek, elkarrekin ekintza dibertigarri eta osasuntsu bat egiteko aukera paregabea izango duzuelarik. Lasterketa bukatzerakoan partehartzaile bakoitzak edari eta jaki ezberdinez beteriko poltsa bat jasotzeaz gain beste oparitxo bat ere jasoko du eta ekitaldiaren amaieran ospatuko den opari ugariren zozketan parte hartuko du (dortsalaren zenbakiarekin), hala nola: Londresera bidai bat bi pertsonentzat, Gasteizko jatetxe batean bi pertsonentzako bazkariak, eskola materialak, kirol materiala erosteko txartelak, gazta, urdaiazpikoak…

 

Izen-ematea:

  • Internet bidez (www.armentiaikastola.eus): maiatzaren 6tik 27ra.

  • RUNNINGFIZ dendan (Seniorrak bakarrik): maiatzaren 6tik 27ra.

  • Ikastolan: maiatzaren 18tik 27ra, 17:00 eta 18:30 artean

 

Goiz osoan zehar aurrera eramango diren ekintzen informazio guztia ondoren atxikitutako dokumentuetan daukazue, hala nola, ordutegiak, ibilbideak, izen-emate prezioak…

 

Informazio gehiago ondorengo web - orrian: www.armentiaikastola.eus

 

EKITALDIAREN EGUNEAN BOLONDRES BEZALA LAGUNDU NAHI IZANEZ GERO, ONDORENGO HELBIDE ELEKTRONIKOAREN BITARTEZ GUREKIN HARREMANETAN JARRI MESEDEZ.

krossbtt@armentiaikastola.org

ANIMATU ZAITEZTE!!