Araba Euskaraz laguntza

Jakingo duzuenez aurtengo Araba Euskaraz, ekainaren 14an ospatuko dena, Oiongo San Bizente ikastolak antolatzen du eta Gasteizen ospatuko du.

Horregatik, laguntzaren beharra beste urte batzuetan baino handiagoa izango da eta gure ikastolak laguntzeko konpromisoa hartu zuen.

Hau da jaso dugun eskaera:

Armentia ikastolari egokitu diogun lana:

  • 45-50 pertsona goizeko trafikoa kontrolatzeko: errotondetan, bertako garajerako pasoa, autobus aparkaleku bakarrean, eta ibilbidean. Ez da konplikatua ibilbidean zehar egiten delako ia guztia. Aparkaleku bakarra dago eta autobusak sartuko dira.

  • Trafiko arduraduna gure ikastolatik.

  • Arratsaldeko 2 txosna:

Armentia: 18 pertsona

Prado: 20-22 pertsona

  • Eta hurrengo egunerako garbitzeko laguntza

Apuntatzeko email bat ikastola@armentiaikastola.org edo armentiaarabaeuskaraz@armentiaikastola.org-era bidaltzea nahikoa izango da.

Betetzeko gai izango gara?

ANIMATU!!!!!