Euskararen erabilera ikastolan

EUSKARAREN ERABILERA IKASTOLAN (Hizkuntz ohiturak)
Familientzako autodiagnostikoa: emaitzak, analisia eta proposamenei erantzunak

Hizkuntz jarrerei, eta bereziki, euskararen aurrean ditugun jarrerei buruz ikastolako familia guztiongan gogoeta eta parte-hartze aktiboago bat lortu nahian, Gurasoen Euskara Taldeak autodiagnostiko bat egin du ikasturte honetan zehar. Horretarako 2014ko abenduan ikastolako gurasooi hizkuntz ohiturei buruzko galdera sorta bat helarazi zitzazuen. Hona hemen ondorio batzuk.

Autodiagnostikoaren...

  • Helburua: Euskarak ikastolan duen egoeraren aurrean familietan hausnarketa egitea zen helburua.

  • Urratsak: Galdetegia diseinatu eta zabaldu zen, erantzunak bildu eta prozesatu, gurasoengandik jasotako proposamenak aztertu eta horiei erantzun ahal izateko aurrera begirako lan ildoak finkatu dira.

  • Ondorio nagusiak: Euskara ez da ikastolaren edo gure seme-alaben kontua bakarrik. Elebidun erreal eta orekatuak izatea nahi badugu, gurasooena ere bada.

Jarraian galdetegiaren emaitzak, analisia eta proposmenei erantzunak kontsulta ditzakezue.

Norbaitek ekarpen berririk egin nahiko balu, idatzi hona: armentxo@hotmail.com