Ohiko batzar nagusia

ARMENTIA IKASTOLA KOOPERATIBA ELKARTEAREN

OHIKO BATZAR NAGUSIA

 

Gure kooperatibaren Estatutu Sozialen 26. artikuluak ezartzen duenaren arabera, Ikastolako Artezkaritza Kontseiluak Armentia Ikastola Kooperatiba Elkartearen Ohiko Batzar Nagusira dei egiten dizu. Batzarra 2015eko ekainaren 18an, 18:00etan lehen konbokatorian eta 18:30etan bigarrenean, egingo da, gure erakundeak Gasteizko Gaztela Atariaren 101.ean duen egoitzako areto nagusian. 

 

GAI ZERRENDA:

1) Batzar Nagusiaren agiria sinatzeko bi kideren hautaketa. 

2) 2014. urteko kontuen aurkezpena eta onarpena, hala erabakiko balitz. 

3) 2015/2016 ikasturterako kuotak. 

4) Beste gai interesgarriak 

5) Galdera-erreguak.