Araba Euskaraz 2014

"Aupa, ikastola kideak"

Araba Euskaraz 2014 "Mugan bizi, bizi" ekainaren 15ean Lapuebla de Labarcan ospatuko dela jakinaren gainean izango zarete jada. Hori dela eta, otsailetik maiatzera bitartean hainbat ekintza prestatzen gabiltza eskualde mailan, baina baita Araba mailan ere. E-mail honen bidez, eskualde mailan antolatu dugun "MUGAN BIZI, BIZI AKUSTIKBIRA" kontzertu biraren berri eman nahi dizuegu. Hilabetero gutxi gora behera kontzertu bat antolatzeko asmoa dugu Arabako Errioxako herri ezberdinetan. Formatu txikiko kontzertuak izango dira eta Araba Euskaraz-eko txoritxoa bertan presente egotea nahi dugu: euskaltzale eta musikazaleentzat propio zuzenduta dago...

E-mail honi atxikituta bira honen lehen kontzertuko kartela duzue. Ea informazioa ahalik eta gehien zabaltzerik dugun.

Ekintza hauen eta gainontzekoen inguruan informazio gehiago jakin nahi izanez gero, http://www.arabaeuskaraz.net webgunean aurkituko duzue. Elkarrizketaren bat egiteko asmorik baldin baduzue deitu Assa ikastolako telefonora: 945 607199 (Diana/Iker)

Eskerrik asko!!

Ekainaren 15ean denok "Mugan bizi, bizi" Lapuebla de Labarcan.