Nortzuk gara

Armentia Ikastola EHI - Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartearen Partaidea da (garai bateko Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko kide). Ikastola historikoen taldekoak gara beraz.

Erakunde bezala kooperatiba integrala gara, hau da, gure Ikastolaren jabetasuna bertoko gurasoek eta langileek partekatzen dugu. Hau dela eta urtean zehar gutxienez bi Batzar Nagusiegiten dugu (ez ohikoa bata, abenduan, eta ohikoa bestea, maiatzaren amaieran edo ekainean). Batzar Nagusia da gure kooperatibako organorik gorenena. Eguneroko kudeaketarako IkastolakoArtezkaritza Kontseilua izendatzen dugu, familien 5 ordezkarik eta langileen 5 ordezkarik osatuta. Hortik izendatzen dira gero Ikastolako Lehendakaria, Lehendakariordea eta Idazkaria. Une honetan Armentia Ikastola Erkide erakundeko Euskal Herriko Irakaskuntza Kooperatiben taldeko kide aktiboa da.

XEDEAK

Gure proiektuaren barruan hiru dira aipatu daitezkeen printzipio nagusiak: Euskalduntasuna eta euskal kulturaren sustapena, Hezkuntza prozesuaren inguruko agenteen partaidetza (gurasoak-ikasleak-irakasleak) eta Eleaniztasuna.

PROIEKTU NAGUSIAK

Beste alde batetik, gure irakas-jardunean integratuta hainbat proiektu eta programa berezi ditugu, Euskal Herriko beste ikastolekin batera, besteak beste:

  • HIZKUNTZA PROIEKTUA eta EUSKARAZ BIZI (hizkuntza-politikaren planifikazioa aurrera eramateko proiektua eta euskararen erabilera indartzeko sortutako jarduera-multzoa),

  • ELEANITZ PROIEKTUA (ingelesaren eta beste atzerriko hizkuntzen sustapenerako),

  • IKT PROIEKTUA (Ikaslea hiritar digital arduratsu eta konpetente egiteko helburuarekin diseinatutako programa),

  • AGENDA 21 (biodibertsitatea langai duen proiektua),

  • ESKOLA BARATZA (bizitza aztergai duen jarduera-multzoa)