Batxilergoko eta Lanbide Heziketako Ikastolen Praktika Onen V. Jardunaldia

Batxilergoko eta Lanbide Heziketako Ikastolen Praktika Onen V. Jardunaldia

 

Batxilergoko eta Lanbide Heziketako Praktika Onen V. Jardunaldia burutu da, gaur Martxoak 21, Ikastolen Etxean. Bertan berrikuntza pedagogikoak aurkeztu dituzte hainbat ikastolak, eta etorkizunerako ildoak azaldu dituzte Ikastolen Elkarteko ordezkariek.

Armentia Ikastolako batxilergoko bi irakaslek, Idurre Campos eta Garazi Dorronsorok, aurkeztu dute Batxilergoko 1.mailan aurrera eraman duten Hizkuntza guztiak batzen dituen proiektua (euskara, Lengua castellana, Ingelesa eta frantsesa).