Skip to main content

Armentxo Guraso Elkarteak jakitera eman du, Euskararen Eguneko jaia bertan behera gelditu dela.

2021/12/02

Aurtengo ospakizuna berezia izango zen, hainbeste hilabeteren ondoren, berriro elkartuko ginelako euskararen garrantzia nabarmentzeko jaian.

Gogo handiz egin dugu lan jai itzela prestatzeko, baina berriro ere, covid egoerak baldintzatuta eta arriskuak saihesteko asmoz, jaia bertan behera uzteko erabakia hartu dugu.

Baina, gogoratu Euskararen Eguna dela, eta Armentxotik ere,euskaraz bizitzera animatzen zaitugula, ahobizi edo belarriprest izan arren, euskara maite duzulako.


 

Azken albisteak

2024-04-25
Ikasturte amaiera ate-joka dugu, hori dela-eta Armentia ikastolak eta Zirimolak
2024-04-25
Apirilaren 23an, asteartearekin,