Material berria iritsi da!!

Araba Euskaraz 2019

Material berria iritsi da! ¡Ha llegado el nuevo material!

Oihaneder Euskararen Etxean egindako ikuskizunean aurkeztu du material berria Araba Euskaraz 2019-k.  Desfile berezi baten bidez egin da, Araba Euskarazeko berdintasun taldeak egindako lanari esker. Gogor egin dute lan berdintasunaren mezua arlo guztietara zabaltzeko, erronka estrategikoa baita hori denontzat. Horren harira, estereotipoak apurtu dituen desfilea prestatu dute, irudi erreala emango duena, eta pertsona mota guztiak ikusaraziko dituena. 

 

Gizonak eta emakumeak, haurrak eta adinekoak, neurri handi eta txikikoak, hainbat arrazatakoak, eta dibertsitate funtzionala dutenak. Desfilean koloreek ez dute sexurik izango, eta erakutsiko dena izango da garrantzitsua, ez besterik.  Erronka asko ditugu aurrean, baina pausoka-pausoka guztiei ekingo diegu.