2505 KM: GURE KILOMETROA

2505 KM: GURE KILOMETROA

 

Hemen dugu KORRIKA! Datorren asteko igandean, apirilak 14, iritsiko da KORRIKA Gasteizera bertan aurtengo ekitaldiari amaiera emateko. Urtero bezala, Armentia Ikastolak bere kilometroa izango du, 2505 KM, eta oraingoan goizeko 09:55ean izango da, ikastola ondoko autobus geltokian hasita (Gaztelako Atea 107).

Kilometrora gerturatu aurretik, hauxe da giroa berotzeko proposamena:

  • 08:45-09:30. Ikastola aurrean bildu eta korrikaldirako prestatu

    • Txokolate beroa

    • Fotocalla eta argazkiak

    • Musika animazioa

  • 09:40. Dena jaso eta ikastolatik oso gertu dugun ikastolako kilometrora hurbilduko gara: 2505. km, Gaztelako Atea 107 (ikastola ondoko autobus geltokia).

  • 09:55. ARMENTIA IKASTOLAKO KILOMETROA

 

ANIMO ETA DENOK EUSKARAREN ALDE KORRIKA EGIN DEZAGUN!