Emanaldia igandean Ane Gebara ipuin kontalariarekin

ARABA EUSKARAZ

Emanaldia igandean Ane Gebara ipuin kontalariarekin

 

- Igande honetan izango da, eguerdiko 12:30etatik aurrera, Prado ondoko Leniz tabernan

 

Sartu barrura…, zatoz! Opari txiki bat dago dendan, zuretzat, nahi duzun lagunarekin eta nahi duzun momentuan jasotzeko.

Edonola ezin dira ipuinak kontatu, gertutik eta oparia balira bezala kontatu nahiko nituzke nik! Eta horretarako 4 makil, oihal, hari eta jostorratza hartu eta ttipi hau eraiki nuen izebaren laguntzarekin!

Horrela, hirunaka edo launaka sartu ahalko da jendea ipuinekin gozatzera. Berdin du zenbat urte dituzun edo eserita zenbat okupatzen duzun, hor barruan edozer pasa daiteke zu sartzen bazara! Beraz, beldurrik gabe prestatu gorputza eta sartu!

Ipuinak izugarri maite ditut baina abentura horiek elkarrekin bizi dituguneko aurpegiekin maitemintzen naiz gehien! Eta istorioak elkarrekin bizi dituguneko momentu horiek gertu gertutik bizi nahi ditut zuekin! 

Momentu magiko eta intimo batean murgilduko zara. Ipuin eta istorioekin gozatzeko tarte txiki eta oso pertsonala izango duzu, bertan gaudenen arteko sekretuak, abenturak eta begirada trukaketak gertatuko dira oihalezko 4 pareten artean. Zatoz gozatzera!