Skip to main content

Asteburuko partidu bakarra, eskupilotakoa

Jakin badakigu ohikoena Eskolaz Kanpoko Ekintzen hitzorduak jartzea dela, txukun-txukun, taula batean jasota. Alabaina, asteburu honetan ez da partidurik ez topaketarik izango, eskupilotan izan ezik.

Gure pilotari txikiak denboraldi polita egiten ari dira, eta horregatik, taldeen hitzorduak jakinarazteko erabiliko dugu tartea gaurkoan. Partiduak, ohiko moduan, larunbatean, hilaren 27an jokatuko dira, Mendi 5 frontoian. Ikastolari dagokionez, bi partidu izango dira:

  • Armentia 1 - Armentia 4 | 11:15ean
  • Armentia 3 - Aramaio | 11:30ean

Azken albisteak

Parte hartu urriaren 12an Armentiako basoko urteroko hitzorduan. Zatoz!
Prezioa ohikoa izango da: 5 euro.
Antzerkia, euskal dantzak, gimnasia… denetariko ekintzak izan dituzte uda hasieran gure haurrek, ikastolako udako zerbitzu propioaren eskutik.
Armentia Ikastola eta Gasteizko AEK elkarlanean arituko dira urritik aurrera, eta gura