Espaloia

Guraso agurgarriok:

Aspaldi honetan hainbat pertsonek ikastola-aurreko espaloian bere ibilgailua aparkatzen dute eta honek ume zein nagusientzako arrisku haundia suposatzen du.

Horregatik eskatzen dizuegu, MESEDEZ IBILGAILURIK EZ APARKATEKO IKASTOLAKO ATE NAGUSIAREN AURREKO ESPALOIAN. Izualdi bat baino gehiago izan dugu. Hala bada, eta nahigabe serioago bat izan baino lehen, has gaitezen espaloi-gunea oinezkoentzat errespetatzen.

Ez da lehen aldia honelako eskaera bat egiten duguna, baina orain artean nabarbena da ez zaiola jaramon haundirik egiten.

Zuzen jokatuko duzuela esperoan,

Eskerrik asko.