Skip to main content

Badator ikastolako jaia!

Ekintzaz beteta etorriko da maiatzaren 18ko eguna

2024/04/17
Irudia
IKASTOLAKO JAIA

Udaberriko oporraldia igarota, eta San Prudentzioko astea atarian, jarraian etorriko zaigu Armentia Ikastolako jaia. Aurten, maiatzaren 18an izango da, eta ohikoa moduan egun hori auzolana egiteko ere baliatuko dugu. Badakigu, bai,  hitzordua egutegian markatuta duzuela, eta horrexegatik egun osorako plana prestatu dugu:

  • 9:00 - 13:00: Auzolana. Bertan parte hartzeko honako GALDETEGI hau bete. *
  • 14.15: Bazkaria. Menua: babarrunak sakramentuekin/barazkiekin, postrea edaria eta ogia. Nagusiek 15 € eta haurrek 10 €. Tiketak idazkaritzan izango dituzue salgai apirilaren 22tik maiatzaren 10era. **
  • 16.00: Ekitaldia. Ikasle etorri berriei ongi etorria eta joango direnei agurra.
  • 17.00-18.30: Txapelketa: Esku Pilota, boleibola eta sokatira. Parte hartzeko GALDETEGIA bete, maiatzaren 8a baino lehenago.
  • 17.00-18.30: Puzgarriak
  • 18.30-19.30: Mulixka taldearekin dantza plaza
  • 19.30: Jaiaren bukaera 

 

* Auzolanak irauten duen bitartean bertan parte hartzen duten helduen seme-alabentzako zaintza berezia egongo da: Tailerrak, eskulanak eta puzgarriak.

** Norbaitek menu bereziren bat nahi badu (alergiaren batengatik, barazki-jaleen menua…) jakinarazi idazkaritzan tiketa erosterakoan.

 

Azken albisteak

2024-04-25
Ikasturte amaiera ate-joka dugu, hori dela-eta Armentia ikastolak eta Zirimolak
2024-04-25
Apirilaren 23an, asteartearekin,