Irakasleak formatzen

Pasa den ostiralean Armentia Ikastolako hainbat irakasle Bartzelonan izan ginen bertako bi eskola (Sadako eta Virolai) eta unibertsitate bat (Blanquerna) bisitatzen. Eskola hauek erreferenteak dira berrikuntza pedagogikoan. Helburua, Catalunyan dauden planteamendu pedagogiko berriak ezagutzea izan da.

   

Bisitak oso aberasgarriak izan dira eta gure Ikastolarako baliagarriak izan daitezkeen ekimen dezente ikasi eta ikusi ditugu.

Bisita hau egin dugun hirugarrena izan da. Pasa den ekainean beste irakasle talde bat Madrilen izan zen Padre Piquer ikastetxea bisitatzen. Ikasturte honetan zenbait irakasle Debagoienan kokatzen den Arizmendi Ikastolan ere izan dira hango esperientzia ezagutzen.