Skip to main content

Hezkuntza Sailak COVID-19ari aurre egiteko emandako finantzazio gehigarriarekin hainbat gabezi estaliko da

2021/01/14

Baina, ez dira horiek bakarrik izan sortutako beharrak. 2020Ko abuztuan Armentia Ikastolako Zuzendaritzak urte bereko martxotik ekainera iraun zuen itxialdiaren ondorioz, gure ikasleen ikaste-prozesuak izan zuen ibilbidearen balorazioa egin zuen eta hainbat ondorio atera.

Ikasleek Ikastolara etorri ez ziren denboran hizkuntza-gaitasuna galdu zuten, orokorrean. Gasteiz ez da eremu euskalduna eta gure ikasle askorentzat Ikastola da euskararekin harremana izateko bide bakarrenetakoa. Horregatik, Armentia Ikastolak baliabide gehigarriak jarri ditu ikasturte honetarako eta langile berriak kontratatu dira eta beste kasu batzuetan lanaldiak gehitu zaizkie errefortzurako.

Bestetik, zenbait ikaslek etxean aritzearen ondorioz ez dute ondo mantendu ikaste-prozesuaren erritmoa eta honek ikasleen laguntza-premiak sortu ditu. Bereziki LHko lehenengo bi mailatan eta DBHko lehenengo zikloan. Egoera hobetzeko LHn irakurmena eta idazmena lantzeko errefortzuak sartu dira eta DBHn ikasteko teknikak eta ohiturak indartzeko lan egiten ari gara.

Burbuilak sortu ahal izateko ere lanaldi partzialeko zenbait hezitzaileri lanaldia gehitu behar izan zaie.

Klaseak modu telematikoan jarraitu ahal izateko baliabide informatikoak ere jarri behar izan zituen ikasleen eskura Ikastolak itxialdian. Klaseak modu horretan behar bezala bermatu ahal izateko gailu berriak eskuratu behar izan dira.

Hezkuntza Sailak emandako diru-laguntzak honek lagunduko digu detektatutako gabezia horiei aurre egiteko jarri ditugun bitartekoen gastuei aurre egiten.

Azken albisteak

2024-04-25
Ikasturte amaiera ate-joka dugu, hori dela-eta Armentia ikastolak eta Zirimolak
2024-04-25
Apirilaren 23an, asteartearekin,