Skip to main content

Datorren ikasturterako Armentia ikastolak eskainitako plazak bete dira

2021/02/04

Urtarrilaren 18tik 29ra HH, LH eta DBHko aurrematrikulazio-epea izan da. Oso harrera ona izan du egiten dugun eskaintzak eta datorren ikasturterako eskainitako plazak bete dira dagoeneko.

Urte osoan izena emateko aukera irekia dagoen arren, Armentia Ikastolak HH1ekoa ere sasoi honetan egin du. Jaiotze-tasa %4,4 jaitsi da Araban aurten 2 urte egingo dituzten haurren belaunaldian. Hala ere, ez du horrek eragin ¡ik izan Armentia Ikastolan, izan ere,  plaza guztiak bete dira eta itxaron zerrenda daukagu.

DBH1era ere kanpoko jende asko etorri da. Libre genituen plaza guztiak bete ditugu eta hemen ere itxaron zerrenda daukagu.

Bestetik, eskolatzea 2 urtera atzeratzen ari den honetan (guraso askok egiten dute lehen urtea haurrak etxean izateko hautua eta hau areagotu egin da pandemiarekin) 42 aurrematrikula izan ditugu eta gure plazak 45 dira.

Azken albisteak

2024-04-25
Ikasturte amaiera ate-joka dugu, hori dela-eta Armentia ikastolak eta Zirimolak
2024-04-25
Apirilaren 23an, asteartearekin,