LH3, LH4, LH5 eta LH6 - Erronka Araba Euskaraz

Kaixo familiak!!

Guztiok jakingo duzuen bezala, datorren ekainaren 17an Arabako ikastolen jaia, Araba Euskaraz, ospatuko dugu Argantzunen.

Aurtengo Araba Euskarazek berrikuntza erakargarri bat izango du: Arabako ikastola guztietako LHko 3, 4, 5 eta 6. mailetako ikasleen topagune txokoa. Bertan betiko jolas eta jokoak, Euskal Herrikoak zein mundukoak, aurkituko dituzte. Honez gain, txoko honetan, ur jolasak, irristaketa, oreka eta iluntasun jolas ezberdinetaz disfrutatu ahal izango dute.

Parte hartzeko izen emate orriak bete eta zuen umearen tutoreari edo Gorputz Heziketako irakasleari eman, ekainaren 1a baino lehen.

ZATOZ ARGANTZUNERA, ZATOZ ARABA EUSKARAZERA, ZORAGARRI PASAKO DUGU ETA!!!!!