Skip to main content

Bost urtekoak arkitektoen pare ibili dira azken asteotan

2021/06/10

Horretarako, haien ustez ezinbestekoak diren eraikinak eta lekuak zeintzuk diren denon artean adostu dituzte, horiek maketan islatu ahal izateko. Ikastola, ospitalea, dendak, etab. ikusi daitezke sortutako hirian.

Hiri honek baditu, noski, kaleak eta errepideak, leku batetik bestera mugitu ahal izateko; eta bertan, ezagutzen dituzten seinaleak jarri dituzte.

Maketa sortu ahal izateko, etxetik ekarritako kutxak erabili dira eta gelan, denon artean, kolore eman diete hiria alai-alai izan dadin.

Irudia
p1f7rnqpcf16ko12c41luk1lr21rqj4.JPG
Irudia
p1f7rnqpcfpk615omgjk1t0e1tet5.jpg
Irudia
p1f7rnqpcf94fh9p1fp1ei910ij6.jpg

Azken albisteak

2024-04-25
Ikasturte amaiera ate-joka dugu, hori dela-eta Armentia ikastolak eta Zirimolak
2024-04-25
Apirilaren 23an, asteartearekin,