Skip to main content

Errigoraren eskertza bideoa

2021/11/25


📦 15.500 saski banatuko ditu Errigorak (Armentia Ikastolan 58 saski) eta
💸 235.000€ bideratuko ditu Ager vasconumeko euskalgintzara.

Zorionak bihotz-bihotzez herrilan honen parte izan garen guztioi: ekoizleak, euskalgintzako eragileak, herriz herri lanean aritu diren Errigoraren boluntarioak eta saskia eskatu duten herritarrak. Bejondeigula! Zortzigarren urtez egin dugu segidan udazkeneko kanpaina eta, hala ere, indar biziz dirau.

Ekarpen horri esker, zonaldeko ikastolek eta AEK-k, bizirauteaz gain, bestela posible ez liratekeen aurrerapausuak ematen jarraitu ahal izango dute eta Sortzenek sare publikoan D eredua indartzeko lanean jarraitzeko baliabideak izango ditu. 

Herritarrak euskalduntzeko ezinbesteko lan horrez gain, Agerraldiak ekintza-agenda handiagoa egiteko aukera izanen du 2022an, bizitzaren esparru guztietan euskarak espazio berriak irabazteko eta hamarkadetako hizkuntza politikaren ajeei aurre egiten saiatzeko, euskararen aldeko jarrerak sustatuz.

Aurtengo kanpainaren leloak dioen bezala, «herriak egiten du herria»!

https://youtu.be/hODfc8fjHLM


 

Azken albisteak

2024-03-22
Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5.