Santa Ageda

Aurten, Santa Ageda bezperan (otsailak 4) kantura irteteko gonbidapena jaso dugu Zabalgana Batuz auzoko elkartearen eskutik. Auzoko eskola guztietara bideratu dute eta oso harrera ona izan du. Guztiok joango gara.

Armentia Ikastolak auzoarengandik / hiriarengandik GERTU egoteko daukan helburuan bete-betean sartzen da ekimen honetan parte hartzea.

Beraz, deialdia egin nahi dizuegu Ikastolako guraso, langile eta ikasleei Otsialaren 4an ekimen honetan parte hartzeko.

Arratsaldeko 17:00etan aterako gara Ikastolatik trikitilariek lagunduta.

Bidean, toki pare batean, Santa Ageda bezperako koplak abestuko ditugu.

18:00etan gainerako eskola guztiekin elkartuko gara Gizarte Etxearen aurrean; gazta eta ogia jateko aukera izango dugu bertan. Elkarrekin abestu, mokadu bat jan eta ondo pasatzea da helburua.

Entseguak egingo ditugu: asteartean (29) eta ostegunean (31), 17:00etan Aretoan nahi duenarentzat.

Etorri baserritar jantzita (ahal bada) otsailaren 4an.

Egun horretan Ikastolan antolatuta dauden eskolaz kanpoko ekintzak eta bilerak bertan behera geldituko dira.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!!!