Auzoan autobiderik EZ

Armentxoko antolakuntza berriztu zenetik, Ikastola inguruko mugikortasuna lantzen hasi gara, gure seme-alaben segurtasunak kezkatzen gaituelako, Ikastolara bidean eta Ikastola inguruan.

Ildo honetan, Zabalganako Auzo Elkarteak eta auzoko eskolen Guraso Elkarteek bultzatutako “AUZOAN AUTOBIDERIK EZ” plataformara batu gara.

Hurrengo ostiraletan Zabalganako puntu beltzetan izango diren elkarreratzeetara batzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.

Era berean, Plataformatik helerazi diguten inkesta betetzea eskatzen dizuegu, guztion onerako izango delakoan.

Armentxo

 

ZABALGANAN AUTOBIDERIK EZ. INKESTA:

Ikuspuntu zabalena lortzeko asmoz, Zabalganako higikortasunean dauden puntu beltzen inguruko zure iritzia jakin nahiko genuke. Hemendik parte hartu dezakezu:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSceh6d3yLwzFIzQqCecf1dL6TVkqzYz...