Skip to main content

‘Ezinezko misteriotsuak’ magia ikuskizuna izango dugu gurean

2023/02/16

Oraingo honetan, GEU elkartearen eskutik, Igandeak Jai, familia giroan euskaraz ekimenarekin gatoz. GEU elkarteak IGANDEK JAI, familia giroan euskaraz egitasmoa abian jarri zuen orain bost urte, euskararen familia transmisioa lantzeko eta Gasteizko familia euskaldunen arteko loturak trinkotzeko asmoz. Gasteizko hainbat auzotan garatu den egitasmo honetan haurrei zuzenduriko ikuskizunak (antzerkia, magia, pailazoak, ipuin-kontalariak...) eta ekintza desberdinak (eskulanak, jolasak...) uztartzen dira. 

Armentia ikastolak 2020ko otsailean antolatu zuen IGANDEAK JAI saioa azkenekoz; aurten, otsailaren 26an, Ezinezko misteriotsuak magia ikuskizun eta tailerrekin bueltatuko gara. Familian, lagun artean eta euskaraz igande arratsalde ezinhobea igarotzeko aukera eskaintzen digu GEU elkarteak gure ikastolan. Gasteiz osora zabaldu eta animatu parte hartzera!

Azken albisteak

2024-04-25
Ikasturte amaiera ate-joka dugu, hori dela-eta Armentia ikastolak eta Zirimolak
2024-04-25
Apirilaren 23an, asteartearekin,