Araba Euskaraz 2019

ARABA EUSKARAZ 2019

- Ikastolako komunitateko partaideentzako gutuna-

 

Idatzi honen bidez Ikastolako komunitateari Araba Euskaraz-en inguruan dagoen informazioa jakinarazi nahi diogu.

  • Zer egin dugu: Urtean zehar 25 ekimen burutu dira
  • Zer egingo dugu: Ekainaren 16an milaka lagun batuko dituen jaia
  • Zer eskatzen da: Eguna aurrera ateratzeko zure laguntza

 

ZER EGIN DUGU:

17 lan talde aritu dira hilabete hauetan lan eta lan. Horiek izan dira ekainak 16-ko Araba Euskaraz bideratzeko ardura hartu zutenak. Talde hauek ikastolako beste hainbat pertsonen laguntzarekin lan egin dute ekimen hauek aurrera ateratzeko.

Araba Euskaraz arabarrei eta Gasteizko auzoetara hurbiltzeko, bilerak, ikuskizunak eta ekintzak egin dira eta horietara, denda eraman da, propaganda banatu da

Orotara 150 pertsonek parte hartu dute era zuzenean Araba Euskaraz-eko ekimenak antolatzen. Ikastolako guraso, irakasle, aiton - amon, langile eta lagunei... eskerrik asko!

 

ZER EGINGO DUGU:

Ekainaren 16an jarriko ditugu gure indar guztiak. Garrantzi handiko jaia da eta gure esku dago ondo antolatzea. Aldez aurretik apuntatutak dauden pertsonak banan banan deituko ditugu ekainaren 16an non kokatuta dauden jakinarazteko.

Beharren galdetegi bat prestatu dugu, ekainak 16 inguruan dauden “lanpostu” edo “beharrak” betetzeko ikastolako komunitatearekin.

 

ZER ESKATZEN DA:

Zuen LAGUNTZA, jai hau aurrera eraman ahal izateko. Guztiz gozatu ahal izateko eta finkatutako helburuak erdiesteko.

Eskerrik asko eta.. aurrera!

 

Gure esku dago!

 

Araba Euskaraz

Iñaki Landa

00.34.663.47.57.37

 

 

ARABA EUSKARAZ GALDETEGIA

 

Kaixo ikastolako partaideak Araba Euskarazeko galdetegia ikastolako webgunean daukazute.

 

NOLA BETE GALDETEGIA?

Zure lantaldetik edota pertsonal lantaldetik txanda baduzu:

  • Ekainak 16 baino lehen dauden montaketa taldeetara apuntatu zaitezke. Nahi dituzun aukera guztietara.
  • Ekainak 16rako apuntatuta zaude dagoeneko. Ez zara berriz ere apuntatu behar.

 

Inoiz ez bazara galdetegietan apuntatu:

  • Ekainak 16 baino lehen dauden montaketa taldeetara apuntatu zaitezke. Aukera bat baino gehiago hartu daiteke.
  • Ekainak 16rako aukera batetan apuntatu zaitezke.

 

EGINBEHARREN ETA TXANDEN INFORMAZIOA JASOTZEKO?

NOIZ: EKAINAK 6ko bileran

ORDUA: 17:30tan.

NON: Txantxalekun

NORETZAT: Txandaren bat egin behar edo parte hartu nahi duen guztientzat.

 

Egun horretan lantaldeetako zerrendak eskuragarri egongo dira.

Zalantzak: leire@farmazulu.com    Leire Zulueta.

 

 

Galdetegia: https://forms.gle/BttrPM2WATm5K8Ln6