Skip to main content

Ikastolako kideon parte-hartzea indartzeko lantaldeak sortuko dira

2020/11/05

Azken urteotan, baina, gizartearen joerekin bat, Ikastolen sorrera eta hasierako urteetako parte hartzea neurri batean apaldu egin da. Eta, gaur egun, gizartearen joerei jarraituz, baita ere, parte hartzeko moduak eta espazioak aldatu egin dira.

Kontseilu Errektoreak, besteak beste, aztergai izan du gai hau azken aldian, ArmentiBerrin berau osatzen duten kideei egindako elkarrizketetan kontatu diguten moduan. Hau honela, Ikastola osatzen dugun kideon parte hartzea eta inplikazioa handitu asmoz Kontseilu Errektoreak,  2020-2021 ikasturterako lan talde batzuk sortzea erabaki du.

Une honetan, lantalde hauek sortuko dira: Estatutuak moldatzeko lantaldea, komunikazioa lantzeko lantaldea eta Euskaraldia dinamizatzeko lantaldea. Parte hartu nahi duzuenok, galdetegi hau bete behar duzue. Armentia Ikastolako kideok (bazkideek eta langile ez-bazkideek) izango dugu lantalde horietako batean parte hartzeko aukera.

GALDETEGIA: https://forms.gle/XX9tN4qLrRixoMeq9

Azken albisteak

2024-04-25
Ikasturte amaiera ate-joka dugu, hori dela-eta Armentia ikastolak eta Zirimolak
2024-04-25
Apirilaren 23an, asteartearekin,