Skip to main content

Armentiako komunitateak ere, gehiago, gehiagorekin, gehiagotan

2020/11/19

Gaur, azaroak 20, hasi da Euskaraldia eta abenduaren 4ra arte luzatuko da Euskal Herri mailan egingo den ariketa soziolinguistiko hau.

Aurtengo lema "Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan" da eta honen bitartez animatu nahi gaitu ohikoan baino gehiago euskara erabiltzera. Gure eguneroko interakzioetan lehenengo hitza euskaraz izan dadin animatzen gaitu, uste baino jende gehiagok baduelako euskara erabiltzeko edo ulertzeko gaitasuna.

Ikastolan hasiak gara Euskaraldia ikaslegoaren artean aurkezten, Aho-bizi eta Belarri-Prest-en ikurrak erakutsi, aurtengorako prestatu duten bideoa jarriz, kantaren letra aurkeztuz,...ikastolako ikasleak jakitun izan daitezen kalean ikusiko dituzten txapa horien esanahia.

Eta zu...animatuko al zara zure belarria prest izateko edo zure ahotik lehengo hitza sikiera euskaraz izateko?

Aurrera bada!!!

Azken albisteak

2024-04-25
Ikasturte amaiera ate-joka dugu, hori dela-eta Armentia ikastolak eta Zirimolak
2024-04-25
Apirilaren 23an, asteartearekin,