Skip to main content

Haur hezkuntzan ahozkotasuna eta emozioak lantzeko webinar saioa egingo da azaroaren 26an

2020/11/19

Aurten martxan jarriko dugu Kuku, emozio programa HH5 urteko geletan. Haur hezkuntzan ahozkotasuna eta oinarrizko emozioak lantzeko hezkuntza programa bat da. Norberaren emozioak kudeatzeko eta besteenak hobeto ulertzeko. Programaren lanketak pertsonaren garapen osoan laguntzen du, hori baita hezkuntzaren helburu nagusia eta, beraz, emozionalki adimentsuak diren haurrak prestatzea.

Programa martxan hasteko beldurra eta tristuraren inguruko materiala sortu dute bai etxean eta bai ikastolan lantzeko eta webinar honetan honen berri eman nahi dute,familiak giltzarri bilakatzen direlako emozioen lanketan. Azaroaren 26an arratsaldeko 18:00etan egingo da.

  

Horrela aurkeztu dute antolatzaileek saioa: “Eta emozioak etxean nola? Emozioak garatzen eta lantzen diren lehen testuingurua familia da eta gurasoak erreferente garen heinean, haurren eredu bilakatzen gara baita emozioen kudeaketan ere. Horregatik, guzti honek duen garrantzia ikusita, urtean zehar 3 hizketaldiz osatutako guraso eskola egingo da. Familia eta etxeko testuinguruan kokatutako hizketaldiak. Lehenengoa Beldurra eta Tristura lantzeko, bigarrena Poza eta Sorpresa eta hirugarrena eta azkena, Nazka eta Haserrea”.

Azken albisteak

2024-04-25
Ikasturte amaiera ate-joka dugu, hori dela-eta Armentia ikastolak eta Zirimolak
2024-04-25
Apirilaren 23an, asteartearekin,