Skip to main content

Konposta, kontzientzia garatzeko

2021/03/25

Gelan eduki asko modu teoriko batean lantzen dira, eta hau oso aukera ona da esperimentatzeko”.

Irakasle eta ikasle boluntarioek eramaten dute aurrera ikastolako konposta egiteko gunea. Patio orduetan sortzen den materia organikoa jasotzen dute astean behin, eta konposta egiteko egokia ez den materiala bereizten dute: zilar-papera, plastikozko ontziak… Ondoren, hondakin organikoa konposteran sartzen dute eta nahastu egiten dute ikasleek etxetik ekarritako materia lehorrarekin. Prest dagoenean, berriz, baratzean edo patioko zuhaitzetan botatzen dute, ongarri gisa erabiliz.

Lopez de Armentiaren iritziz, hainbat onura ditu ikastetxean konposta egiteak, horien artean, haurrengan kontzientzia ekologikoa piztea, Zero-zabor filosofia bultzatzea, airearen zein uren kalitatea hobetzen laguntzea, eta erabilera bakarreko plastikoen arazoa agerian jartzea.

Patioko konpostera txikia modu didaktikoan erabiltzen dute. Ostera, jantokiko hondakin organikoa kudeatzeko gaitasunik ez dutenez (50kg egunero), Ekaia Eko-gestioa enpresaren bitartez kudeatzen dute. Enpresa egunero jasotzen du jantokian sortutakoa, eta hondakin horiekin konposta egiten du. Horrela, ikastolan konposta behar dutenean haiek ekartzen diete. Jantokia jasangarriagoa izatea da honen helburua.

 

  

Azken albisteak

2024-04-25
Ikasturte amaiera ate-joka dugu, hori dela-eta Armentia ikastolak eta Zirimolak
2024-04-25
Apirilaren 23an, asteartearekin,