Skip to main content

Maddi Agirre eta Eukene De los Aires Armentiako ikasleak Euskal Herriko Eskolarteko Bertso Txapelketa Nagusian egongo dira

2021/06/03

Lurraldeetako txapeldunekin eta txapeldunordeekin egingo da udazkenean Euskal Herriko finala.

32. eskolartekoa da aurtengoa, Euskal Herrikoari dagokionez. Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak gauzatzen dute elkarlanean bat-bateko egitasmoa. 14-18 urteko gazteek hartzen dute parte bat-bateko txapelketa honetan.

Eskolarteko txapelketaren helburuak, sorreratik, gaztetxoei jendaurrean bat-batean jarduteko aukera ematea eta adin horretako haur eta gaztetxoak entzulearen aulkitik zaletzea izan da. Bertsoaren bidez ikastoletan euskara eta euskal kultura sustatzea izan zen ekimen honen sorrerako sena.

Ikusi gure bertsolari gazteak bertsotan

Irudia
p1f79drfbg13mf73f3p31dio16fl4.jpg

Azken albisteak

2024-04-25
Ikasturte amaiera ate-joka dugu, hori dela-eta Armentia ikastolak eta Zirimolak
2024-04-25
Apirilaren 23an, asteartearekin,