Skip to main content

Hirugarren postua boleiboleko DBH 1eko neskentzat, Zabalganako txapelketan

2022/10/03

Zabalgana gizarte-etxeak 5 urte bete ditu aurten, eta ospatzeko hainbat jarduera antolatu dituzte aurreko asteburuan, irailaren 29tik urriaren 2a bitartean.

Horien artean, 9 eta 17 urte bitarteko neskei zuzendutako emakumezkoen 4x4 boleibol txapelketa izan da. Auzoko inguruko ikastetxeetako nesken artean jarraitzaile asko omen dituen kirol modalitatea da, eta ezagutu eta praktikatzeko aukera eskaini dute.

Armentia Ikastolatik DBH 1eko haurren hiru talde aurkeztu ziren, eta oso gustora ibili ziren. Izan ere, irailaren 30ean entrenamenduak berrartu badituzte ere, maiatzetik ez dute entrenatu, eta jokatzeko gogo handiak zituzten. Gainera, hiru talde horietatik bat hirugarren postuan gelditu zen. Zorionak, neskak!

Azken albisteak

2024-04-25
Ikasturte amaiera ate-joka dugu, hori dela-eta Armentia ikastolak eta Zirimolak
2024-04-25
Apirilaren 23an, asteartearekin,