Skip to main content

Durangoko Azokak PortaDA! sormen lehiaketa jarri du abian

2022/11/02

Durangoko Azokaren 57. edizioa izango da abenduaren 7tik 11ra, eta aurten ere PortaDA! lehiaketa antolatu dute, euskaraz jarduten duten musika taldeak eta euren diskoak ezagutzeko eta gaztetxoen sorkuntza sustatzeko helburuz. Parte hartzeko deia egin nahi dizuegu Armentia Ikastolatik.

Zertan datza lehiaketa?

Edozein garaiko euskarazko diskoen portadak birsortu behar dira, gorputz atalak edo eguneroko objektuak erabiliz, azalean agertzen den irudiarekin bat etorriz. Diskoaren izenburua argi eta garbi ikusi behar da.

Nori zuzenduta dago?

LH, DBH eta Batxiko ikasleei. Sariak bi kategoriatan banatuko dira: LH eta DBH-BATXI.

Nola hartu daiteke parte?

Ikastolak galdetegi bat sortuko du parte hartu nahi dutenek argazkia bertan atxikitzeko. Ondoren, ikastolara zabaldutako bozkaketa baten bidez, 10 argazkirik onenak aukeratuko ditugu, eta Durangoko Azokaren PortaDA! lehiaketari helaraziko dizkiogu.

Zein da parte hartzeko epea?

Galdetegia azaroaren 10etik 16ra bete beharko da.

Aukeraketa azaroaren 14ko astean egingo da, bozkaketa bidez. Irabazleak ArmentiBerrin eta ikastolako sare sozialetan jakinaraziko ditugu.

Lehiaketaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu Durangoko Azokako webgunean: PortaDA! erronka

Azken albisteak

2024-04-25
Ikasturte amaiera ate-joka dugu, hori dela-eta Armentia ikastolak eta Zirimolak
2024-04-25
Apirilaren 23an, asteartearekin,