Skip to main content

Araba Euskaraz 2023ari EKIN diogu!

2022/11/14

Araba Euskaraz bidez.

[...] Iragan ekainean ospatu genuen azkeneko Araba Euskaraz jaiak utzitako zapore gozoarekin ekin diogu heldu den urtekoa antolatzeari. Azkenekoa eta lehenengoan bezala, orain ere, denok batera antolatuko dugu Arabako ikastolen jaiaren 2023ko ekitaldia, eta bi edizio horietan bezala, Olarizun ospatuko dugu datorren urtean ere, Araba Euskaraz, 2023ko ekainaren 11n.

Ikastola guztiok batera, guztiok batuta. Arabako zortzi ikastolak elkarrekin ariko gara aurten ere Araba Euskaraz antolatzen. Aurtengo ekitaldian martxan jarri dugun ereduari jarraipena emango diogu, auzolana eta elkarlana ardatz hartuta, eskuz esku, buruz buru, gure jakintza elkarbanatuz, gure harremana aberastuz.

Urte osoko Araba Euskaraz

Araba Euskaraz eguna ekainaren 11n ospatuko dugun arren, iaz hasitako bideari jarraituz, Araba Euskaraz urteari ekin diogu. Alegia, Araba Euskaraz gure lurraldeko bazter guztietara eramango dugu aurten ere, eskualde bakoitzean urtean zehar antolatuko ditugun ekimen desberdinen bitartez. Urte osoko lana aurreikusten dugu, beraz, eta Araba Euskaraz eguna urte osoari bukaera ematen dion jai eguna izango da.

[...] Guztion lana, guztion konpromisoa, ikastolen mugimenduarekiko, Arabarekiko, euskararekiko eta euskal kulturarekiko. Guztion lana eta esfortzua, ikastolen proiektuak aurrera ateratzeko. Azkeneko Araba Euskaraz Argantzun ikastolari laguntzeko antolatu genuen. 2023. urteko Araba Euskarazen lortzen dugun dirua, berriz, Aguraingo Lautada ikastolari laguntzeko erabiliko dugu. Lautada ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutzera ematearekin batera, Lautadan euskararen erabilpena aldarrikatzeko eta bultzatzeko, eta erabilpen eremuak zabaltzeko baliatuko dugu gure jaia.

Ekin ekin diogu

[...] Eskualdeka antolatuko ditugun ekitaldiak ari gara prestatzen, eta bi aurreratzeko moduan gaude gaur.

  • Lehena, azaroaren 18an izango da, Agurainen. Kalejira erraldoi bat antolatu dugu egun honetarako. San Juan Plazatik Santa Maria plazaraino joango gara Asier Burguete DJ-arekin, malabaristekin eta hanka-luzeekin. Fotokola eta txosna ere paratuko ditugu.
  • Bigarrena, berriz, Go!azen kontzertua izango da. Abenduaren 4an izango da, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Bi emanaldi izango dira, gainera: arratsaldeko bostetan lehena, eta ilunabarreko zazpietan bigarrena.

Azken albisteak

2024-04-25
Ikasturte amaiera ate-joka dugu, hori dela-eta Armentia ikastolak eta Zirimolak
2024-04-25
Apirilaren 23an, asteartearekin,