Skip to main content

Euskaraldia familientzako ere bai

2022/11/24

Guraso Euskara Taldea bidez

Azaroaren 18tik hemen da Euskaraldia eta aipatu izan dugun bezala, ikastolan baita ere badugu gure egitaraua denok parte hartu ahal izateko.

Ikasgeletan, euskararen erabilera indartzeko eta Euskaraldiko giroan sartzeko hainbat ekimen martxan daude abenduak 2 bitartean. Horretaz gain, familientzako ere ekintzak prestatu ditugu.  

Abenduaren 1ean, osteguna, 16:30tan, ikastolako sarrera nagusian, ikasle, guraso eta irakasle musikarien erakustaldia izango den “Armentialdea, mikrokontzertuak atarian” en aurkezpena izango dugu denontzat ikusgai.

Abenduaren 2an Euskararen eguna bera ospatuko da ikastolan. Goizean goizetik euskararen egunaren girotzea, Argitxoren bisita, euskaralagunen topaketak, ikasleek sortutako euskal ikuskizunak, zinema euskaraz eta jantoki orduan bertso saioak izango dituzte gure seme-alabek, besteak beste.

Arratsaldean, Euskaraldiaren bukaera eta Euskararen eguna ospatzeko, abenduak 2, ostirala, 16:30tan, festa bat antolatu dugu Olarizu patioan. Bertan, merienda izango da hurbiltzen garen guztiontzat, 17:00tan ikastolako txikiak (HH-LH) abesten izango ditugu eta bukatzeko herri kiroletan parte hartzeko aukera izango dugu. Dena musika eta jai giroan.

Animatu eta etorri elkarrekin Euskararen eguna ospatzera!

Beheko kartelean duzue informazio guztia.

Irudia
p1gikttflh2ppdfq1ovp1d8i14vtc.png

Azken albisteak

2024-04-25
Ikasturte amaiera ate-joka dugu, hori dela-eta Armentia ikastolak eta Zirimolak
2024-04-25
Apirilaren 23an, asteartearekin,