Skip to main content

Berdin bizi al gara guztiok?

2023/02/15

Bizi-baldintzak, definizioz, honako hauek dira: pertsonen egunerokotasuna baldintzatu egiten duten aspektu konkretuak, indibidualak nahiz maila kolektiboan. Horien barruan daude, besteak beste, etxebizitzaren egoera, bere kokapena eta ekipamendua, garraio publikoaren eskuragarritasuna, ingurumenaren egoera, osasungintza, hezkuntza eta kultura eskaintza.

Hain zuzen ere, horiek aztertu dituzte Ingurune ikasgaian LH6 mailakoak, ikerketa baten bidez. Lehenengo ikergaiaren galderan munduko herri guztien bizi-baldintzei erreparatu nahi izan diete, bizitza duina bermatzeko guztiak berdinak ote diren jakiteko. Horretarako, hiru faktore arakatu dituzte: osasuna, hezkuntza eta bestelako zerbitzuak. Erantzunak gertu-gertutik jaso dituzte; izan ere, hiru zerbitzu horietan lan egiten duten guraso batzuk etorri dira haiekin hitz egitera.

Ikasleak taldeka banatu dira, eta talde bakoitzean guraso batekin aritu dira elkarrizketan. Gero, gonbidatuak taldez aldatu eta beste ikasle batzuekin elkartu dira. Horrela, guztiekin hitz egiteko aukera izan dute. Tartean, irakasleak eta udaleko eta larrialdietako zerbitzuko langileak izan ditugu gurean. Azken hauekin esperientzia osoa izan da, anbulantzia baten tripak eta guzti ezagutzeko aukera izan baitute.

Irudia
p1gpah87241upqu8b1rmv1ic81spe4.jpg
Irudia
p1gpah8nht51i1an2br940p1prs8.jpg
Irudia
p1gpah8s4rttig9viqf10krah59.jpg
Irudia
p1gpah930vm6ri21kmd1pikl1ma.jpg

Azken albisteak

2024-04-25
Ikasturte amaiera ate-joka dugu, hori dela-eta Armentia ikastolak eta Zirimolak
2024-04-25
Apirilaren 23an, asteartearekin,