Skip to main content

‘Azti Txikia’ filma eskainiko dugu datorren astean, Zinema Euskaraz ekimenean

2023/03/08

Aurreratu genizuen bezala, Guraso Euskara Taldeak Zinema Euskaraz ekimena antolatu du martxorako. Lehenengo hitzordua izan genuen dagoeneko, aurreko astean, eta oraingoan, hurrengo saioarekin gatoz:

  • Martxoak 17: Azti Txikia (2013). Sinopsia: “Pirata normandiar arriskutsu batzuk Galiziako Tui hiri txikian porturatu dira, lapurreta egiteko asmoz. Bieito Dubidoso, bederatzi urteko mutikoak, magia harrigarriz armaturik, gerrari gaiztoek ihes egitea lortzen du. Mirariaren berria eskualde osoan zehar hedatzen da, eta handik aurrera Dubidoso “Azti Txikia” bezala ezagutuko dute denek. Bere lagun Trebezia banaezinarekin batera, hamaika abentura magikotan murgilduko da, eta Juan apezpiku eta hiriko jaun eta ugazaba boteretsuari aurre egingo dio, zeinak ez baitio barkatuko bere basailuen aurrean koldar bat bezala uztea”.

Aurrekoan bezala, aretoan izango da hitzordua, 17:00etan.

Azken albisteak

2024-04-25
Ikasturte amaiera ate-joka dugu, hori dela-eta Armentia ikastolak eta Zirimolak
2024-04-25
Apirilaren 23an, asteartearekin,