Skip to main content

Udaberriari hasiera eman diote HH2ko haurrek

2023/03/15

Garai ezin hobea da aire zabaleko jokoaren esplorazioa, manipulazioa, esperimentazioa eta garapena sustatzeko. Udaberriak haurra inguratzen duen ingurune naturalarekin erlazionatzera gonbidatzen du, eta aldi berean, zentzumen bakoitza garatzeko aukera ematen du.

Horretarako, pasiloa zein gela apaindu da gaian murgiltzeko, eta, gogotsu hasi dira txikiek jarduerak burutzen! Landareen onurez jabetu daitezen eta hauen hazkunde-prozesuaz arduratzeko, dilistak landatu dituzte ingurumena errespetatu eta zaintzeko jarrerak sustatzen diren bitartean.

Honekin bat Cabarceno ezizena duen patioa txukundu dela eta zume bizizko egitura berriaz baliatuz, jolastera atera dira. Elkargune berde honek txikienen jolas-beharrei erantzuten die, ezkutatzeko eta berriro agertzeko aukera emanez, sarrera-irteeren kokapen estrategikoaren bidez mugimenduko jarduera banatuz, edota lasaitasuna aurkituz. Izan ere, oso egokia da askotariko joko-aukerak eskaintzen dituzten ekintzak garatzeko. Nola disfrutatzen duten aire zabaleko espazio natural honetan!

Irudia
p1griat2hf1oqec7q1i1e13tv1bpp4.jpg
Irudia
p1griat5qkrdtu0c1bnj8m314gp5.jpg
Irudia
p1griat9j815k01e36i151v5r4ke6.jpg
Irudia
p1griatenigd514cv174mlfm1f4v7.jpg

Azken albisteak

2024-04-25
Ikasturte amaiera ate-joka dugu, hori dela-eta Armentia ikastolak eta Zirimolak
2024-04-25
Apirilaren 23an, asteartearekin,