Skip to main content

Araba Euskarazeko hitzordu berria, Agurainen

2023/05/11

Araba Euskaraz bidez

Kantu bat gara ekimena urteurren baten bueltan sortzen da: 2021 urtean, 30 urte bete ziren Jon Maia Soriak letragile bezala lehen kantua idatzi zuenetik, Negu Gorriak taldeari idatzitako Lehenbiziko bala, hain zuzen ere. Aitzakia horrekin, Jonek diska liburu bat argitaratu du, bere letragile ibilbidearen antologia bat. Musikari dagokionez, goi mailako musikariez osatutako talde bat sortu du, eta berak idatzitako kantuen bertsioak egingo dituzte Jon bera abeslari dela. Liburuak Jonek idatzitako kantu hitzen hautaketa luze bat jaso eta egileak berak horietako hainbat iruzkintzen ditu, bere garaiari, sorkuntzari edo kantuak bide ematen duen ezein gairi buruzko kronikak osatuz. 

Taldeak zuzeneko emanaldietan aurkeztuko du lana Euskal Herriko aretoetan, Kantu bat gara izeneko emankizunaren bidez. Agurainen kasuan, maiatzaren 26an izango da hitzordua, 19:30ean, Harresi Aretoan.

Araba Euskaraz musikar-EKIN!

Sarrerak, hemen.

Azken albisteak

2024-04-25
Ikasturte amaiera ate-joka dugu, hori dela-eta Armentia ikastolak eta Zirimolak
2024-04-25
Apirilaren 23an, asteartearekin,