Skip to main content

Giro eguzkitsua eta aparta ikastolako jaian

2023/05/11
Irudia
ikastolako jaian

Uda geroz eta gertuago dugu (nahiz eta eguraldiak horren seinale handirik ez eman oraindik), eta harekin batera ikasturte bukaera. Hori dela eta, urtero bezala, ikastolaren jaia eta auzolana batera antolatu genituen.

Egun ederra izan zen larunbatekoa; eguraldia lagun izan genuen, eta gustura ibili ahal izan ginen auzolanean, ikastolaren itxura hobetzen. Arratsaldea ere polita izan zen; izan ere, goizeko lanaren sari bezala, ikastolaren jaia ospatu genuen, giro ezin hobean, eta herri-bazkarian tripak bete ostean.

Beste urte batez gurera etortzeagatik eskerrak eman nahi dizkizuegu, bai lanera bai gozatzera bai bietara; zuek egiten duzue komunitatea! Aupa zuek!

Nahi baduzue egun horretako lagin bat ikusi, sartu sortu dugun argazki-galerian eta kuxkuxeatu!


 

 

Irudia
p1h057tnl0nd118ef16ppikbq8u4.jpg
Irudia
p1h057v67vkd919lu1hil1g71kcr7.JPG
Irudia
p1h0580384pejo89tt81m10183lo.JPG

Azken albisteak

2024-04-25
Ikasturte amaiera ate-joka dugu, hori dela-eta Armentia ikastolak eta Zirimolak
2024-04-25
Apirilaren 23an, asteartearekin,