Skip to main content

Hauek dira ikastolako 3. Kober lehiaketako irabazleak

2023/06/09

Talentua saritua izan da gurean, eta baditugu dagoeneko 3. Kober lehiaketaren irabazleak. Alde batetik, epamahaiaren saria BATXI 1eko Ainhoak, Mirenek, Safaak, Samuelek, Enarak eta Jokinek jaso dute ETS taldearen ‘Zurekin Batera’ abestiaren bertsio bikaina egiteagatik. Bestalde, publikoaren saria LH5eko Nahia Molinuevo eta bere aita Ibairentzat izan da, Ken Zazpi taldearen ‘Ilargia’ abestiaren bertsioa egiteagatik.

Sari bezala 30 euroko bonoa jaso dute guztiek, Elkar dendan gastatzeko. Zorionak irabazleei eta parte-hartzaileei, artista hutsak zarete!

Hona hemen bertsioen bideoak:

‘Zurekin Batera’

‘Ilargia’

Azken albisteak

2024-04-25
Ikasturte amaiera ate-joka dugu, hori dela-eta Armentia ikastolak eta Zirimolak
2024-04-25
Apirilaren 23an, asteartearekin,