Skip to main content

Innovamat ezagutzeko tailerra izan zuten gurasoek aurreko astean

2023/12/05
Irudia
Innovamat tailerra

Duela aste pare bat iragarri genizuen bezala, aurreko asteazkenean, hilaren 29an, Innovamat metodoa ezagutzeko tailerra eskaini genien familiei. Azken hiru urteotan matematika lantzeko erabiltzen dugun metodoa da, eta aurten LH 4n eta 5en garatzen ari gara.

Tailer honen bidez, gure ikasleek ikasten ari diren estrategia berriak gerturatu nahi izan dizkizuegu, orain arte erabili ditugunak ordezten baitituzte, eta horrek, ziurgabetasuna sor baititzake familiei.

Familia ugarik eman zenuten izena, eta eskertu nahi dizuegu zuen interesa eta parte-hartzea. Espero dugu baliagarria izatea.

Saioaren lagin bat uzten dizuegu behean.

 

Azken albisteak

2024-04-25
Ikasturte amaiera ate-joka dugu, hori dela-eta Armentia ikastolak eta Zirimolak
2024-04-25
Apirilaren 23an, asteartearekin,