Skip to main content

Oionen izan dira LH5eko ikasleak, Arabako ikastoletako topaketan

Beste ikastoletako lagunekin izan dira, eta jolasteko, herria ezagutzeko eta dantza egiteko parada izan dute gure ikasleek.

2024/03/22
Irudia
OionTopaketa2024

Araba Euskarazek ekintza ezberdinak antolatzen ari da jai handia iritsi bitartean. Horien artean, duela bi urtetik hona egiten duten Arabako Ikastoletako 5. mailakoen Topaketa. Gure lurraldeko ikastolen eta ikasleen arteko harremana sustatzea du helburu ekintza honek. Aurten, Oiongo San Bizente ikastola da onuraduna, beraz, bertan izan dira gure LH5eko ikasleak.

Sekulako eguna pasa dute guztiek. Zortzi taldetan banatu dituzte ikastola ezberdinetako ikasleak, eta talde bakoitzaren arduradunak San Bizente ikastolako 5. eta 6. mailako ikasleak izan dira. Autobus guztiak iritsi bitartean, jolasak egin dituzte Arroyo frontoian, eta ondoren hamaiketakoa hartu dute.

Oiongo LH 6 eta 5ekoek herrian zehar ibilbidetxo bat antolatu dute; ikasleek herriari buruzko informazio pila bat jaso dute (eliza, jauregiak, euskaltegia, ikastola, ardo kooperatiba…), eta ondoren, parkean geratu dira. Bertan, jolas-froga ezberdinak egin dituzte, emandako azalpenei buruzkoak. Ondo erantzundako galdera bakoitzeko, puzzle bateko pieza lortu dute.

Horren ostean, kiroldegira bueltatu dira eta puzzlea osatu dute. Indarrak hartzeko, bazkaldu dute eta guztien artean koreografia bat prestatu dute Araba Euskarazeko abestiarekin. Oroimen moduan, talde-argazkia atera dute eta segituan etxera bueltako bidaia egin dute.

Esan beharra dago Oiongo ikastolakoek dena oso ondo antolatu dutela.

Mila esker eta hurrengora arte!

Irudia
IMG_20240314_125944.jpg
Irudia
IMG_20240314_140431.jpg
Irudia
IMG_20240314_122013.jpg

Azken albisteak

2024-04-25
Ikasturte amaiera ate-joka dugu, hori dela-eta Armentia ikastolak eta Zirimolak
2024-04-25
Apirilaren 23an, asteartearekin,