Skip to main content

Mugikortasun-taldea abian

Erronka berriekin jarriko dugu berriz ere abian ikastolako mugikortasun taldea

2024/04/17

Jakingo duzuenez, Gasteizko udalak ikastetxeetan segurtasuna indartzeko eta bizikletaren erabilera bultzatzeko, hurrengo ikasturterako hainbat aldaketa eramango ditu aurrera Armentia Ikastolaren ingurutik.

Horrexegatik, hain zuzen, ikasleen osasuna eta ongizatea, segurtasuna eta autonomia ardatz hartuta,Armentia Ikastolak berriz ere elkartu nahi du bere mugikortasun lantaldea, bai eta komunitateko beste kide batzuk bertara daitezen gonbidatu ere. Bilera maiatzaren 7an izango da 16:45ean eta bertan umeen mugikortasuna, segurtasuna eta autonomia sustatzeko neurriak proposatu nahi ditugu. Horrekin batera, gainera, hurrengo ikasturteari  oinezko busa aurrera ateratzeko aukerak aztertu nahi ditugu

 

Azken albisteak

2024-04-25
Ikasturte amaiera ate-joka dugu, hori dela-eta Armentia ikastolak eta Zirimolak
2024-04-25
Apirilaren 23an, asteartearekin,