Skip to main content

Armentiako ikasleek ere ekarpena egin diote Liburu Ibiltariari

Herri Urrats, Kilometroak, Nafarroa Oinez, Ibilaldia eta Araba Euskaraz. Horiexek dira Euskal Herriko Ikastoletako jai nagusiak eta horien ekimenez antolatzen da Liburu Ibiltaria.

2024/05/09
Irudia
TALDE IBILTARIA

Herri Urrats, Kilometroak, Nafarroa Oinez, Ibilaldia eta Araba Euskaraz. Horiexek dira Euskal Herriko Ikastoletako jai nagusiak eta horien ekimenez antolatzen da Liburu ibiltaria.

2023ko urriaren 9an, Ziburuko Piarres Larzabal Kolegioak eman zion hasierari liburuari. Aurten Euskaldunak eta itsasoa gaia izan behar zuen oinarri. Horrela, ikastola bakoitzak 120 hitzeko pasartea idatzi behar du eskuz, eta idatzitakoari lotutako irudia marraztu behar du irakurri ezin duenarentzat. Beti ere, oinarrizko baldintzari jarraikiz: idatzitakoak ezin du bukaerarik izan hurrengo ikastolak jarraipena eman diezaion.

Astelehenean hartu genuen ilusio handiz liburu ibiltaria Armentia ikastolan, eta DBH3ko ikasleek hartu zuten lanerako ardura. Zinez ekarpen polita egin duten Nahia Mujika Arenazak, Ione Porras Lemos, Alazne Llamas Espejo eta Irune Sanz Leanizbarrutiak. Zorionak!

Armentia ikastolak ostiralean utziko du liburu ibiltaria  Laudioko ikastolaren esku eta astez aste ikastolaz ikastola ibiliko da, harik eta urriaren 11n aurtengo Ibilaldiko antolatzaile Algortako San Nikolas ikastolako ikasleek amaiera idatzi arte.

Irudia
LIBURU IBILTARIA 2.jpg

Azken albisteak

2024-05-15
Euskarak ikusentzunezkoen esparruan duen
2024-05-15
Azken ukituak ematen ari dira ikastolako jaiko antolatzailea
2024-05-15
Oso ezaguna da ipar Euskal Herriko ikastoletako ikas