Irati Anda eta "Gurasoei gutunak"

DBH 3ko IRATI ANDA eta ‘GURASOEI GUTUNA’ LEHIAKETA

BEASAINEN TTIKLIK ELKARGUNEAREN ESKUTIK

 

Larunbatean banatu ziren Igartzako jauregian Ttiklik elkarguneak antolatutako V. Gurasoei gutunak idazlan labur lehiaketako sariak. Helduetan Junkal Lertxundi Panadero (Donostia) izan zen irabazlea; gazteetan Olatz Martiartu (Lekeitioa, 18 urte) eta Irati Anda Nuñez (Gasteiz, 14 urte); haurretan, Ekiñe Irizar Aranburu (Beasain, 10 urte) eta haurtxoetan Amaia Cuesta Colgan (Ataun, 6 urte).

Aurreko ekitaldietako lanak liburu batean jaso dituzte eta Durangoko azokan salgai egongo dela jakinarazi digute. Hurrengoan Iratirena bertan ikusteko aukera izango dugu.

ZORIONAK Iratiri eta beste parte hartzaile guztiei!