Skip to main content

Euskararen etorkizunaz gogoetatu eta gazteei entzuteko jardunaldiak antolatu dituzte

2023/05/25

Ekainaren 1ean eta 2an Bilboko BBK Kuna gunean egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak. Zer behar dute gazteek? Euskaratik ditugun erronkak aletzen izena izango dute, eta euskararen etorkizunaz eta gazteen ahotik jasotako erronkei erantzuteko beharraz hausnartzea izango dute xede.

Jardunaldiak doakoak izango dira, baina beharrezkoa da izena ematea www.kontseilua.eus webgunean, maiatzaren 29ra arte. Halaber, jardunaldiei buruzko informazio guztia bertan dago jasota.

Jardunaldietan hainbat galdera planteatuko dituzte eta erantzuna bilatzeko saiaketa egingo dute: zein dira gazteentzako euskara hizkuntza-hautu erakargarri egiteko sustatu beharreko ildo eta politikak? Zein dira epe ertainean datozen aldaketa eta erronkak? Eta garrantzitsuena: zer diote gazteek honen guztiaren inguruan? Zer behar dute? Galdera horien garrantziak gazteengan zama handia jartzera eramaten gaituzte sarri, eta askotan, eurei entzun gabe erantzunak proposatzera. Hortaz, galdera horiek denak aletzeko hainbat arlotako adituek ez ezik gazteek ere izango dute hitza.

IKUSI EGITARAUA

Jatorrizko albistea: Euskalgintzaren Kontseilua | Euskararen etorkizunaz gogoetatu eta gazteei entzuteko jardunaldiak antolatu dituzte Kontseiluak eta Jaurlaritzak lankidetzan

Azken albisteak

2024-04-25
Ikasturte amaiera ate-joka dugu, hori dela-eta Armentia ikastolak eta Zirimolak
2024-04-25
Apirilaren 23an, asteartearekin,